Altsasun bizi den aizkolari ilarduiarrak kanako enborra moztu ondoren Beriain igo eta jaitsi zuen, 1:40:12ko erregistroa eginez. "Lan guztia bi ordu azpitik egiten banuen oso lan ona izango zela uste nuen, eta gehiago jaitsi dut. Oso kontentu nago. Baina gaur, irabazi duena Adano elkartea da, eurendako baliabideak lortu nahi zirelako, eta hala izan da".