Parlamentariak santutegian

Guaixe 2022ko aza. 9a, 11:37
Parlamentaria museoan Mikel GAziandia Goñiren azalpenak entzuten. NAFARROAKO PARLAMENTUA

Garapen ekonomiko eta Enpresarialeko eta Kultura eta Kiroleko Batzordeetako lau parlamentarik Aralarko santutegian bisitan izan ziren atzo.

Nafarroako parlamentari Raquel Garbayo (Navarra Suma), Carlos Mena (PSN), Ana Ansa (Geroa Bai) eta Txomin Gonzalez (EH Bildu) Aralarko santutegian egon ziren atzo. Haiei harrera egin zieten Aralarko San Migel kofradiako lehendakari Joxe Mari Ustarroz Razkinek, santutegiko kapilau Mikel Garziandia Goñik eta santutegiko proiektuaren zuzendari Juan Carlos Reciok. Hiruren eskutik parlamentariek, alde batetik, Lakuntzetxe eraikina berregiteko obren berri izan zuten. Eraikina bisitatzeko aukera izan zuten. Eta, bestetik, esplikatzea zer berezitasun dituen San Miguelen Toki eta Bideen Europako Sarea Europako Kontseiluaren kultur ibilbidetzat aitortua izateko eskaeraren atzean dagoen proiektuak.