Eskola itxuraldatuta

Guaixe 2025eko azaroaren 25a

Uharte Arakilgo eskola berritua.

Gaur egun ikastetxean 54 ikasle eta 11 irakasle daude. 

Uharte Arakilgo eskola 1955eko irailaren 10ean mustu zuten. Errepaso baten premia zuen eta udalak hiru lan egin ditu bertan. Alde batetik, eraikinaren inguratzaile termikoa hobetu du. Ondorioz, eskolako energia eskaera eta kontsumoa murriztuko da, eta ikastetxearen energia kalifikazioa D mailatik B izatera pasa da. Lan horiek Abilita Construccion y Rehabilitacion SM enpresak egin ditu 529.367,65 euroren (BEZ barne) truke. 

Aldi berean, 30kwn-eko behe tentsioko instalazio elektrikoa egin eta eguzki plakak jarri dituzte. Horren ardura Eseki LSAri eman zion udalak, 30.014,59 euro (BEZ barne) ordainduko dizkio. Eta, azkenik,  eskolan biomasa galdara jarri dute. Langileak azken ukituak egiten ari dira. Hiru lanek finantzatzeko udalak Dus 5000 programatik dirulaguntza bana jaso du.