Lanek 2.999.021,22 euroko (BEZ barne) aurrekontua dute. Egitekoak finantzatzeko Uharte Arakilgo Udalak Nafarroako Gobernuaren eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren finantziazioa du. Obra bere egin nahi duen enpresak bere eskaintza aurkezteko ilbeltzaren 9ko 14:00ak arteko epea du. Kontratua eskuratzen duen enpresak urte eta erdi izanen du lanak despeditzeko.
