Udalak aterpea egiteko azken lanak eman nahi ditu

Guaixe 2026ko martxoaren 2a

Itxesia auzoan, igerilekuen ondoan dago udala eraikitzen ari den aterpea. ARTXIBOA

Obraren hirugarren fasean erromes eta zikloturistentzako aterpetxearen barrualdea egokitzean eta martxan jartzean datza. 

Uharte Arakilgo Udalak aterpea egiteko lanen hirugarren fasea ematen nahi du. Lanak 244.548,41 euroko aurrekontua du. Uharteko Udalak obra finantzatzeko Europar Batasunaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren, Next Generation funtsaren dirulaguntza du. Eskaintza aurkeztu nahi duen enpresak martxoaren 13ko 13:00ak arteko epea du. Obra bere egiten duen enpresak egitekoak maiatzaren 20rako despeditu beharko ditu. 

Dagoeneko jasota dagoen eraikinaren barrualdea egokitzea izanen da lana, erabat bukatuta uzteko, nahi den erabilera eta jarduera gauzatu ahal izateko. Lanen fase hori bukatuta, aterpetxeak honako espazioak izanen ditu: harrera lekua, administrazio gunea, botikina, harrera, bezeroen onarpena, ekipaje gunea, sukalde txiki bat duen jangela (suak, mikrouhin-labea, harraska, ontzi-garbigailua eta garbigailua) estalpea (arropa esekitzeko erabil daitekeena edo aire zabaleko jarduerak egiteko) eta lau pertsonendako logela bat mugikortasun urriko pertsonendako egokitutako ohatzeekin, bi 8 pertsonarendako eta logela guztiei zerbitzua emango dien bainugela komun bat, bainugela egokitu bat barne. 

Eraikina osatzeko, biltegia erabiliko da, aterpetxearen beharrekin bat datozenak, bizikletak gordetzeko gela bat, araztegia duen instalazio-gela bat eta partzela berean dagoen igerilekua mantentzeko beharrezko elementuak, eta telefonogune bat instalazio elektrikoetarako, kogenerazio-instalazio berrirako. 

Aterpetxea egiteko, udalak aurretik lanak bi fasetan egin zituen. Aurrenekoan zegoen eraikina bota eta berriaren zimenduak jarri ziren. Bigarrenean, berriz, eraikinaren egitura eta teilatura egin ziren.