Erreka kaleko lanak, hasita

Guaixe 2026ko ekainaren 19a

Uholdeen kontrako neurriak eta bestelako arauak beteko ditu. 

Aurrelanak eginda, esaterako, Erreka kaleko etxeetako ur hornidura bermatzea fatxadetan barna hodiak jarriz,  hilabete hasierarekin batera makinak lanean hasi aipatutako kalearen iparraldean. Sareak eta zorua berritzeko lanekin batera, kale azpian dagoen errekaren kanalizazioa berrituko da. Obrak hiru milioi euroko aurrekontua du eta urte bat iraunen du. 

Lanak direla eta, Uharte Arakilera iparraldetik, Erdi Aroko zubitik, ibilgailuekin herrira sartzen denak ezin izanen du Erreka kalean sartu. Horren mendebaldean dauden Itturpebide eta Mendikoa kaleetatik sartu beharko du. Bestetik, herrigunean bertan, Erreka kalera ematen duten kale guztiak itxita daude.