Txuriz jantzita, aurpegian metalezko katolekin estalita eta zigorra eskuetan aterako dira beste urte batez Unanuko mamuxarroak kalera. Mamuxarroak, behintzat, gerturatzen direnean entzuten zaie gorputzean kaskabiloak daramatzatelako; haiekin batera soinurik ateratzen ez duten mutuak doaz. Lasterkak nonahi ikusi ahalko dira otsailaren 19an, igandea, eta 21an, asteartea, Ergoienako herrian.
Unanuko ihoteetako egitaraua
Otsailak 19 igandea
- 17:00-18:00 Mamuxarro txikiak.
- Ondoren, auzatea musikaz alaituta.
Otsailak 21 asteartea
- 17:00-18:00 Mamuxarro handiak.
- Ondoren, auzatea musikaz alaituta.
- Iluntzean, puska biltza.
- 22:00 Herri afaria, Danok bat elkartean.