Euskal hitzontziak, Bernoara!

Guaixe 2017ko urr. 25a, 21:16
Gurasok euskaren eusliek izateko egindako bilera.

Haurrak eta gurasoak euskaraz hizketatzeko ibilaldia antolatu dute mendi-irteera. Azaroaren 4an izanen da, 15:30ean, Urriztitik. Liburutegian eman behar da izena.

Urdinen… inko du eskuaz leloa du Urdiaingo Gurasoen Euskara Batzordeak. Herriko gurasoen artean kezka dago haurrek gaztelaniaz gero eta gehiago hitz egiten dutelako. Euskararen erabilera handitzeko, Iñaki Eizmendiren aholkularitzarekin, zenbait jarduera antolatzen hasi dira. Eta horien artean daude ibilaldiak. Horiek euskara erabiltzeko tartea izatea nahi dute.

Udaberrian Bernoako ibilaldia egiteko bi saiakera egin zituzten, baina eguraldiak ez zuen lagundu. Hirugarrenean, bai, eginen dute. Eta eguraldiak laguntzen ez badu, bigarren plana prest dute. Asmoa  da 6 eta 12 urte arteko haurrekin Bernoan barnako ibilaldia egitea gurasoek. Haiekin batera Ion Zufiaurre joanen da, parajeak majo ezagutzen dituena eta Urdiaingo euskaran ederki hitz egiten duena. Hark emanen dizkie azalpenak. Izena emateko baldintza bakarra dago, haurren gurasoak eusliek, euskaldunak izatea.