Lakuntzak Eusko Jaurlaritzaren ikerlari aitortza jaso du

Guaixe 2018ko aza. 22a, 19:43
Oier Lakuntza Irigoien Iñigo Urkullu Renteria lehendakariarekin. Argazkiak: Eusko Jaurlaritza.

Oier Lakuntza Irigoienek Eusko Jaurlaritzak emandako ikerketa-lana eta zientzia eta teknologia meritu aitortza jaso zuen atzo, eta harekin beste 20 ikerlarik ere bai. Eusko Jaurlaritzak ikertzaileek bikaintasunean, espezializazioan eta merkatuarekiko hurbiltasunean egin duten lana aitortu nahi izan die horrela. Omenaldi-ekitaldian Iñigo Urkullu Renteria lehendakaria eta Arantxa Tapia sailburua izan ziren.

Lakuntza CIC energi guneko Computational Studies taldean ari da gaur egun, biltegiratze elektrokimikoa aztertzen, hau da, baterien eta super-kondentsadoreen arloan ikertzen. CIC ikerketa zentroan energia ikertzen eta aztertzen da. Energia biltegiratze teknologien arloan protagonista izatea du helburu, Euskal Herriko industriaren lehiakortasunari laguntzeko. Gune horrek puntako ekipamendua du bere instalazio berriztatzaileetan eskarmentu handiko talde kudeatzaile batek, aparteko zientifikoek, ekintzaileek eta industrian adituez osatutako zientifiko-batzorde batek lan egiten du.

Erlazionatuak

Arrazoia eman diete

Guaixe 2012 urr 31 Urdiain