Kalejiratik afarira

Guaixe 2019ko eka. 21a, 13:47
Ermita pareko su gainea saltoka.

San Juan ermitara joan-etorria eginen dute urdindarrek.

Urdiaindarrek domekan 19:30ean hitzordua dute herriaren etxean. Han elkartu eta  txistularien doinura kalejiran San Joan ermitara jaitsiko dira. Segizioan hainbat neska gazte nabarmenduko dira, garai bateko jantziak jantzita izanen dituztelako. Haiekin batera dantzari txikiak ere izanen dira. Ermitan meza izanen da eta hura despeditu ondoren ermitako plazan San Joan sua piztuko dute. Haren inguruan neska gazteek, borobilean jarrita eta elkarri eskua emanda, San Joan kantaita abestuko dute. Segituan dantzari txikiek dantzatuko dute eta ermita ingurutik alde egin aurretik auzatea izanen dute urdiaindarrek. Suak txikienak erakarriko ditu eta adar muturretan arto koskolei su ematen ariko dira. Saltoren bat ere izanen da. Behin herrian, udako solstizioa ospatzeko kuadrillaka edo auzoka antolatu eta afariak eginen dituzte domekan.

Bestalde, udako solstizoa edo gaurik laburrena ospatzeko talde batek gaur, 19:30ean hitzordua jarri du igerilekuetan.

Erlazionatuak