Kirol zuzendari urdiaindarrak aitortu duenez, "etapa eta une zailak izan ditugu, baina Vuelta ona egin dugula uste dut". Irailaren 27tik urriaren 2ra Kroaziako CRO Race lasterketan Kern Pharma taldea gidatuko du eta aurtengo denboraldia bukatutzat emango du. Datorren denboraldirako txirrindulariak eustea da Kern Pharmaren helburua, "baina zaila izango da World Tour taldeak ondo ibiltzen diren txirrindularien atzetik ibiltzen baitira".