Hizketan

"Aitzkibilen gustura ariko gara. Ahal dugun heinean Sakanako probak egiten saiatzen gara"

Maider Betelu Ganboa 2026ko maiatzaren 11

Jon Mendia Urdiaingo korrika eta txirrindularitza taldeetako kidea da. Whatsapp taldeetan lasterketen proposamena egin, eta taldekideak elkarrekin doaz lasterketetara. 

Maiatzaren 16an Urdiain herrian bertan aritzeko aukera izango dute. "Orain arte ezin izan dut Aitzkibil egin, urtero pena horrekin, eta aurten gustura ariko naiz".