Udalen osaketa 2015

Bengoetxea alkate

Guaixe 2015ko eka. 18a, 20:02

EH Bilduren lau zinegotzien botoarekin eta Geroa Bairen bi zinegotzien abstentzioarekin izendatu zuten alkate Patxi Bengoetxea Morante. 1999-2003 legegintzaldian ere alkate izan zen Bengoetxea. Harekin batera bere koalizio kide Edurne Casas Otxoa, Francisco Javier Peral Cuesta eta Olatz Irizar Martinez eta Geroa Baiko Miguel Angel Agirre Larraza, Fernando Fuste Martin eta Pedro Lezea Cuello izanen dira udalean. Azken hori larunbateko bilkuran ez zenez izan aurrerago hartuko du zinegotzi kargua.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko lanean akordio ahalik eta zabalenak bilatuko dituela adierazi zuen. Ziordiarrek udalean parte hartzeko bideak jarri eta gardentasuna sustatuko duela nabarmendu zuen. Herritar guztien ongizatea udalaren poilitikaren erdigunean izanen dela aurreratu zuen.  Bengoetxeak “udalean ordu asko sartutako eta guztioi herriarengatik eta herriarendako lana egitea zer den” erakutsi zien Axio Flores gogoan izan zuen. Bestalde, Geroa Baiko Fustek alkate berria zoriondu egin zuen. Ekitaldiaren ondoren, EH Bilduk auzatea eskaini zuen.