Zortzikoa Ziordiko herri-ihoteetan

Guaixe 2019ko ots. 20a, 10:19

Ziordiko herri-ihoteak berreskuratu zituzten otsailaren 16an. Zomorroak, Pezkinak eta Artzainak inauterietako protagonistak izan ziren. Ospakizuna amaitzeko, plazan, popina erre zuten zortzikoa dantzatzen zuten bitartean

Altsasuko zortzikoa ikasten aritu dira ziordiarrak herri-ihoteetan dantzatzeko. Altsasuko zortzikoari moldaketa batzuk egin diote, eta berea egin. Ziordiko zortzikoa berreskuratzeko lanean ari dira.