Santa Luzia ospatzeko festa gaur

Alfredo Alvaro Igoa 2019ko abe. 13a, 13:05
Aurreko urte bateko ospakizuna.

Herriko ospakizunak gaztetxearen 25. urteurrenaren ospakizunekin bat egiten du.

Ziordiko Udaleko Kultur Batzordeak eta Ziordiko Gazte Asanbladak (ZGA) antolatu dute aurtengo Santa Luzia ospakizuna. Udalari ZGA batu zaio gaztetxeak 25 urte bete dituelako. Horregatik, egitaraua bazkariarekin abiatuko da. Urtero moduan Santa Luzia egunarekin ziordiarrak kalera ateratzeko poteoa izanen da. Hala egiten dutenek lau geldialdi izanen dituzte: Urbasa taberna (txistorra), Etxaleku taberna (odolkiak) eta kalea (taloak). Laugarren geldialdia gaztetxean izanen da, afari merienda eskainiko duena k(urdaiazpikoa tomatearekin). Poteo hori alaitzeko herriko hainbat musikari ariko dira. Gazte asanbladakoek baserritarrez janzteko deialdia egin dute. 

Egitaraua 
15:00etan Herri bazkaria, ZGAk antolatuta. Ondoren, musika. 
17:30ean Bingoa, ZGAk antolatuta. 
19:30ean Santa Luzia poteoa herrian barna. 
23:30ean Kontzertuak gaztetxean: Igitaia eta Soinuz Blai (erromeria). Ondoren, gaupasa.