Hizketan

"San Migel portu gogorra da eta etapa hautsiko du"

Maider Betelu Ganboa 2020ko urriaren 20a

Gaur hasiko da Espainiako Vuelta, Irunen. Bertan ariko da Gorka Izagirre, Astana taldeko txirrindularia. Espainiako Vuelta "oso gogorra" dela azaldu du Izagirrek, eta ibilbidea berez ez datorkiola ongi. Halaber, bihar Sakanatik pasako da Vuelta eta hori gustagarria dela aitortu du Ziordian bizi den txirrindulariak. Jakina, San Migel portuak etapa hautsiko duela adierazi du.