"Bakoitza den bezalakoa da eta gustu eta abar desberdinak ditugu"

Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso 2022ko urr. 24a, 13:06

Ander Oyarzabal, ezkerrean, 'Sentimientos encontrados' liburuaren aurkezpenean. @BERDINTASUNAS

Ander Oyarzabalek 'Sentimientos encontrados' liburua aurkeztu zuen ostegunean, urriaren 20an, Urri Trans programaren barruan, Ziordiako liburutegian.

Nor da Ander Oyarzabal?
15 urteko mutiko trans bat. Ez du bizitza batere erraza izan, eta oztopo asko pasatu behar izan ditu. Baina dena egiteko gai izan da, baita aurrerapausoak emateko ere.

Liburua biografia bat da?
Bai, nire bizitza kontatzen dut, nik neure burutik kontatuta. Transexualitatea ikusgai jarri nahi nuen, baita nerabezaroan pertsona batek eduki ditzakeen arazoak normalak direla ere. Hau da, denarekin aurrera egin dezakegula. Nerabezaroan barruan neukan guztia lehertu zen; honaino esan nion nire buruari.

Kolore askotakoak garela aipatzen duzu.
Bakoitza den bezalakoa da eta gustu, sentimendu, pentsamendu eta abar desberdinak ditugu. Horrek bakarrak izatera eramaten gaitu.

Nolakoak dira aurkezpenak?
Nire burua aurkeztu, hobbiak, gustuak eta abar eta galderak egiten dizkidate. Gehien galdetzen didatena da ea liburua ikastoletan aurkeztu dudan. Gustatuko litzaidakeen gauza bat da.

Erlazionatuak

Errealitatea azaleratzen

Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso 2022 urr 24 Lakuntza