Duela zenbait urte berreskuratu zuten Ziordian aspaldiko ohitura: Santa Luzia eguna ospatzea. Abenduaren 13an gazte asanbladak antolatutako elektrotxarangarekin kalejira eta disko jartzailea izanen da, eta herriak antolatutako auzatea izanen da ere tabernetan. Bestetik, abenduaren 14an, larunbata, Ziordiko Gaztetxearen 30. urteurrena izanen da, eta egitaraua antolatu dute.
Santa Luzia eta Ziordiko Gaztetxearen XXX. Urteurrena
Abenduak 13 ostirala
Santa Luzia
19:30 Elektro Skapaie elektrotxarangarekin kalejira, gaztetxeak antolatuta, eta Urbasa eta Anixeta tabernetan eta gaztetxean odolki, gazta eta txorizo auzatea izanen da, eta kalean taloak.
01.00 Boletus Rumberos, gaztetxeak antolatuta.
07:00 Gaupaseroen argazkia, gaztetxeak antolatuta.
Abenduak 14 larunbata
Ziordiko Gaztetxearen 30. Urteurrena
13:30 Txupinazoa eta Karro poteoa.
15:00 Herri bazkaria.
18:00 Bingo musikatua.
20:00 Pantxo Valbuenaren kontzertua.
23:00 Kontzertuak: Mandroll, Mataperros eta Bulkada.