Urriaren 19an, larunbata, Lakuntzako Zabalarte mendi elkarteak haren eguna ospatuko du. Lakuntza eta Irañeta arteko ibilbidea eginen dute, 09:00etan, plazatik, abiatuko dira, eta bazkaria Irañetako bordan eginen dute.
Urriaren 20an, igandea, benetako istorio batean oinarritutako Mi amigo el pingüino David Schurmann zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunearen areto nagusian. Sinopsia: Brasilgo kostaldearen pareko uharte batean, Joao arrantzale bakartiak petrolioz estalita eta zaurituta dagoen pinguino bat erreskatatu du. Mutila zaintzen ematen dituen egunetan, konplizitate bat sortuko da bien artean, eta Joaoren eta haren ingurukoen bizitza betiko aldatuko da. Saioak: Urriak 20, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4 euro). Hizkuntza: gaztelania.
Urriaren 20an, igandea, Yarleku Teatro konpainiaren '104. haurra' antzezlanaren emanaldia izanen da, 18:00etan, Irurtzungo kultur etxean. Eva Azpilikueta aktore altsasuarra eta Laura Villanueva dira antzezleak, eta Jokin Oregin zuzendu du lana. Umezurztegi batean adoptatua izateko irrikan dagoen neskato bat da protagonista. Egoera berean dauden beste neska batzuek bezala, jantziak egiten eta josten ematen ditu egunak. Emanaldia euskaraz izanen da, eta sarrerak 3 eurotan eros daitezke, Irurtzungo Udaleko webgunean eta kultur etxean.
Urrian Doris Vicente, Agus Lizarraga eta Luisa Aldaburu margolarien erakusketa kolektiboa ikusgai izanen da Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Urriaren 15ean, 16an eta 20an, Altsasuko Mikologia Elkarteak antolatutako XXI. Mikologia Jardunaldiak izanen dira; Altsasuko ferien baitan. Jardunaldien barruan bi hitzaldi eta, Altsasuko Ferietan, erakusketa izanen dira. Hortaz, urriaren 15ean, asteartea, 18:30ean, Iortia kultur gunean, Saskia Elkartearen Mikologiaren kudeaketa (barrutiak, parke mikologikoak eta elkarteak) hitzaldia izanen da, gaztelaniaz, eta urriaren 16an, asteazkena, 18:30ean, Manolo Becerrak Nafarroako ziza posoitsuak hitzaldia emanen du, gaztelaniaz. XXI. Mikologia Jardunaldiak Urriak 15 asteartea18:30, Iortia kultur gunea Gestión de la micología (cotos, parques micológicos y asociaciones), Saskia Elkartea Urriak 16 asteazkena18:30, Iortia kultur gunea Setas venenosas en Navarra, Manolo Becerra Urriak 20 igandea Mikologia erakusketa, Labaderon
Urriaren 17an, 20an eta 21ean, osteguna, igandea eta astelehena, Arantxa Echevarria zinemagilearen La infiltrada filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunearen areto nagusian. Sinopsia: Aranzazu Berradre Marínen benetako istorioan oinarrituta dago. Polizia nazional batek 8 urtez ETAn sartu zen. 20 urte besterik ez zituenean, gazteak ezker abertzalean sartzea lortu zuen Logroñoko Kontzientzia Eragozpen Mugimenduko militante gisa aurkeztuz, eta ETAko buruzagiekin pisu batean bizi zen emakume bakarra izanda. Infiltratu bitartean, familiako loturak erabat moztu behar izan zituen, Donosti komandoa desegin ahal izateko. Saioak: Urriak 17, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Urriak 20, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Urriak 21, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Hizkuntza: gaztelania.
Urriaren 18an, ostirala, 19:30ean, mustuko dute Artebide taldeak antolatutako XIII. Arte Azoka, Altsasuko Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. DJ Sevillanoren emanaldia izanen da mustutzean. Azaroaren 18ra arte egonen da ikusgai Sakanako artisten lanen erakusketa. Urriaren 20an, Altsasuko ferietan, kalera aterako dute azoka.