Azaroaren 5ean, asteartea, 18:00etan, Ezezaguna tailerra izanen da, Etxarri Aranazko liburutegian, Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak programaren barruan. Lehenengo aldiz programak kontatu beharreko istorio bat duten pertsonen eta istorio horiek entzun, ezagutu eta partekatu nahi dituztenekin hitz egiteko aukera izanen dute topaketa honetan; "bizitza esaten diogun abentura honen maisu eta maistra bihurtzen dituen historiadun pertsonak izan ohi dira giza liburuak". Helburua topaketa sustatzea eta diskriminazioa gutxitzea da, desberdintasuna ospatuz eta pertsonekiko elkarrizketa, tolerantzia eta errespetua sustatuz, aurreiritziak eta estereotipoak zalantzan jarriz eta gizarte kohesioa sendotzen lagunduz. Topaketan parte hartzeko Etxarri Aranazko liburutegian edo 848 426 048 telefonoan eman daiteke izena.
Azaroaren 5ean, asteartea, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak sustatutako eta Sakanako Mankomunitateak eta Ziordiko Udalak antolatutako Indar Tailerra Emakumeentzat izanen da, 18:00etatik 20:00etara, Ziordiko gimnasioan. Ziordiko Udalean edo kirolak@sakana-mank.eus epostan eman daiteke izena.
Azaroaren 5ean, asteartea, 18:00etan, Irurtzungo udaletxean, Eko baratzak formakuntza izanen da. Bertan, udazkeneko baratzei buruz eta garai honetan zer lan egin behar diren eta haziak garbitzeari eta kontserbatzeari buruz hitz eginen dute.
Azaroaren 5etik 29ra, Palestinari buruzko erakusketak izanen dira, Altsasuko liburutegian; Palestinaren historia azaltzen dituzten panelak, Mohammed Zaanounen argazkiak eta gaiari buruzko liburuak ikus daitezke. 13an gaiari buruzko Lidon Soriano doktorea eta erizainaren hitzaldia izanen da.
Urriaren 18an, ostirala, 19:30ean, mustuko dute Artebide taldeak antolatutako XIII. Arte Azoka, Altsasuko Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. DJ Sevillanoren emanaldia izanen da mustutzean. Azaroaren 18ra arte egonen da ikusgai Sakanako artisten lanen erakusketa. Urriaren 20an, Altsasuko ferietan, kalera aterako dute azoka.