Irailaren 22an, asteartea, 17:00etatik 19:00etara, Belaunaldien arteko yoga egitasmoa izanen da, Etxarri Aranazko liburutegian. 12 urtetik beherako haurrak lagunduta joan behar dira; izena ematea liburutegian (948461181, 661344529).
Irailaren 24an, osteguna, 19:00etan, Etxarri Aranazko Irakurle Taldearen bilera izanen da, Etxarri Aranazko liburutegian, urteko plangintza antolatzeko. Irakurle taldea euskaraz irakurrita elkarrekin "esperientzia trukatzeko, abeserasteko eta disfrutatzeko" biltzen direla esan dute zabaldutako mezuan.