Otsailaren 21ean, ostirala, 18:00etan, Iortia kultur gunean, Amaia Arangiz, Guratz Arzpiroz eta Olatz Azazeta mendizaleek Kazbec Georgiako mendietan bizi izan zuten esperientziari buruz bideo bidez azalduko dute, eta Amaia Urriza eta Sergio Mororekin Peruko Huayhuash mendikatean egindako trekingaz hitz egingo dute. Sarrera librea izango da. Altsasuko Mendigoizaleak antolatu du ekimena.
Otsailaren 21ean, ostirala, 18:00etan, Iturmendiko udaletxeko ganbaran, Kataluniako La Directak eta TV3k egindako Infiltrats gehienbat Kataluniako mugimendu sozialetan infiltratutako polizien inguruko dokumentalaren emanaldia izanen da. Ondoren, gaiari buruzko solasaldia eginen dute.
Otsailaren 21ean, ostirala, 18:30ean, Oneka Iruñeko erresumaren sorrera Eneko Lizardi eta Iñigo Larramendiren komikiaren aurkezpena izanen da, Altsasuko Kukuerreka elkartean. Aurkezpenarekin batera Iruñeko sorreraren inguruko begirada historikoaren inguruko solasaldia eginen dute ere. Argazkia: EUSKALERRIA IRRATIA
Otsailaren 21ean, ostirala, 'Tu-tum, Platz!' ikuskizuna izanen da, Irurtzungo kultur etxean.
Otsailaren 21ean, ostirala, 19:00etan, Altsasuko Herri Ihauterietako batzordeak sorginez janzten direnak batzarrera deitu ditu. Jakinarazi dutenez, "berriekin eta aldaketekin gatoz"; hortaz, Zumalakarregiko suaren piztutzean sorginak "protagonista nagusiak" izatea nahi dute, eta gero suaren inguruan gainontzeko pertsonaiekin batera elkarrekin dantzatzeko. Aurretik momotxorroen eta maskariten batzarrak egin dituzte ere.
Otsailaren 5ean mustuko dute Begoña Rastrillaren margolan erakusketa Pikuxar tabernan, eta otsailaren bukaerara arte ikusgai izanen da: "Zuen atseginerako, indarrez eta kolorez, nire barrenetik ateratko inspirazioa".
Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketaren kanporaketak jokatuko dira otsailaren 21ean eta 22an, ostirala eta larunbata, Etxarri Aranatzen, Lakuntzan eta Iturmendin. Etxarri Aranazko kanporaketa ostiralean izanen da, 22:15ean, Leku Ona tabernan (izena emateko 21:45etik aurera). Larunbatean izanen dira Lakuntzako eta Iturmendiko kanporaketak; Lakuntzakoa Sorgiñak tabernan, 15:30ean, eta Iturmendikoa 16:30ean, Aitzkozar tabernan. Izena ematea bikoteko 20 euro dira. Martxoaren 22an jokatuko da Nafarroako finala, eta apirilaren 5ean, nazio mailako finala, Zigoitin (Araba).
Otsailaren 5etik 21era Altsasu Institutuak sortutako Artekleta: Bizikletari bide Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan izanen da ikusgai. Erakusketan "jasangarritasuna, artea eta Sakana" uztartzen dira, eta hainbat artista sakandarrek bizikleta batekin sortutako artelanak erakusten dira. Besteak beste, Altsasuko Udalari ikastetxera iristen den bidea egokitzeko eta bidegorria egiteko eskatzeko. Egunero 17:30etik 19:45era bisita daiteke. Maiatzean Iruñeko Geltokin izanen da Artekleta: Bizkletari bide erakusketa. Argazkiak: ALTSASU BHI
Otsailaren 21ean, ostirala, 18:00etan, Elhuyar fundazioak bultzatutako Teknologia eta zientzia tailerra izanen da, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Otsailaren 23an, igandea, 18:00etan, Gazte zinema izanen da, Intxostiapuntan.
Otsailaren 21ean, ostirala, 19:00etan, Matxingaiztoen bilera deitu du Altsasuko Gazte Asanbladak, gaztetxean. Matxingaiztoak 1990ko hamarkadan gazte asanbladak Altsasuko Herri Inauterietan sustatutako pertsonaia bat da. Otsailaren 23an, igandea, 19:00etan, gazte asanbaldaren herri inauterien egitarauaren barruan, Altsasuko ihateurien bilakaera eta masifikazioaren ondorioak hitzaldia izanen da, gaztetxean.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |