Ilbeltzaren 4an, igandea, Urdiaingo VI. Ziklo-krosa - Benigno Mendia Memoriala jokatuko da, Nafarroako Txapelketa izango dena. Txapelketa Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatu du. 09:15 Masterrak. 10:15 Kadeteak. 11:15 Eskolak. 11:40 Masterren sari banaketa. 12:00 Jubenilak. 13:00 Eliteak eta 23 urtez azpikoak.
Urte zahar egunean 'Ur goiena, ur barrena' kantatzera aterako dira Sakanako zenbait herritan, Dorraon, aldiz, eltzeekin aterako dira. Urtero bezala ere, San Silvestre lasterketak izanen dira Irurtzunen, Uharten, Altsasun eta Olazti, baita beste zenbait agur eta ongetorri ospakizun ere.
Ilbeltzaren 11ra arte jaiotza egile sakandarrek egindako artelanak ikusgai izanen dira, Olatzagutian. Dozena bat dioramaren bidez Jesusen jaiotzako hamabi pasarte kontatzen dituzte.
Ilbeltzaren 5ean Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak izanen dira Sakanako hainbat herritan, eta agurtzeko fare doinuak izanen dira zenbait herritan ere. Aurretik ere erregeen lagutzaileak lana errazten izanen dira.