Martxoaren 22an, igandea, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean, Alarma Morea taldearen kontzertua izanen da, Irurtzungo Emakume Taldeak martxoaren 8 emakumearen nazioarteko egunaren harira martxoan zehar antolatutako Emakumeari Buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan.
Udaberriaren etorrerarekin batera mendi irteerak izanen dira Sakanan: martxoaren 21ean, larunbata, Lakuntzako Zabalarte elkartea Larunbe eta Harrihandi arteko ibilbidea antolatu du. Bestetik, martxoaren 22an, igandea, Irurtzungo Iratxo elkarteak Irurtzun eta Larrazpil arteko ibilbidea antolatu du.
Martxoan Irurtzungo pintura taldeko artisten Urrezko garaia deitutako erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar eta Tahona tabernetan, Irurtzungo Emakume Taldearen Emakumeari Buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan.
Martxoaren 15ean, Altsasun, eta 22an, Arbizun, 39. Nafarroako Herri Kirol Jokoak jokatuko dira.
Martxoaren 22an, igandea, Korrika bezpera ospatuko dute Etxarri Aranatzen; 13:00etan Etxarri Kantuzen kalejira izanen da; arratsaldean, 17:00etan, txokolate jatea izanen da, plazan, eta 18:00etan Erraldoien kopartsa eta gaiteroak aterako dira. Martxoaren 23an, astelehena, Korrika Aritzalkotik sartuko da Etxarri Aranatzen, 14:50ean, baina aurretik, 12:15ean, Andra Mari ikastolak eta San Donato eskolak antolatutako Korrika Txikia izanen da, Mikel Arregi plazatik plazaraino.
Martxoaren 31ra arte, Iortia kultur gunearen aretoen arteko pasilloan, Ijito herriaren 600 urteko historia erakusketa izanen da, Secretariado Gitano Fundazioa erakundeak antolatuta.
Martxoaren 19an, osteguna, Atharratzera, Korrika hasierara, joateko autobusa antolatu dute Lakuntzan; liburutegian eman daiteke izena. Martxoaren 20an, ostirala, 18:00etan, Korrika txikia antolatu du herriko Korrika batzordeak, eta 21etan, larunbata, 19:00etan, kultur etxean, Laburbira euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituaren emanaldia izanen da. Martxoaren 23an, 15:49ean, pasako da Korrika Lakuntzatik, eta hurrengo egunean, 24an, Mintzapraktika antolatu dute jubilatuen elkartean. Korrika kulturalarekin amitzeko martxoaren 27an, ostirala, 17:00etan, liburutegian, Bi eta bat soinudun ipuinak, Bapateanzirko taldearen ipuinak eta soinuak nahasten dituen ipuin kontaketa izanen da.
Martxoaren 19an eta 22an, osteguna, 19:00etan eta 19:30ean, Santiago Segura zinemagilearen Torrente Presidente sagaren seigarren filmaren emanaldia izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean: José Luis Torrente, beti Espainiako heroi nazionala izateaz konbentzitua, politikan sartzeko konbentzitua da eta, bere estilo arrunt, demagogiko eta burutazioz betearekin, alderdi populista baten buru bihurtzea lortzen du. Emanaldia: Martxoak 19, osteguna, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunearen areto nagusian. Martxoak 22, igandea, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunearena areto nagusian.
Martxoaren 19an eta 22an, osteguna eta igandea, 19:00etan eta 19:30ean, Kleber Mendonça Filho zinemagilearen El agente secreto film brasildarraren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: 1977an, Brasilgo diktadura militarraren garaian, iragan nahasitik ihesi doan Marcelo irakaslea Recife hirira itzuli da ihesi; han, bizitza berri bat eraiki eta semearekin topo egitea espero du. Baina laster konturatuko da hiria ez dela bilatzen duen babeslekua, gobernu indarrak atzetik dituela eta heriotza-mehatxuak gainean dituela. Emanaldia: Martxoak 19, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian. Martxoak 22, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian.