Martxoaren 27an, ostirala, 18:00etan, Iortia kultur gunean, Burundantza dantza txapelketaren lehenengo edizioa antolatu du Irantzu Gonzalez Dantza Eskolak haren 10. urteurrenaren ospakizunen barruan. Lehiaketan 6 eta 16 urte bitarteko dantzariek parte hartuko dute, eta helburua "txapelketa garaia" deitzen duten esperinetzia zabaltzea da; eszenatokira igotzeko, eta egindako lana partekatzeko eta dantza ospatzeko aukera bat izatea. Sarrerak agortu dira.
Martxoaren 27an, ostirala, 'Arbizu elkar zaintzen' komunitate zaintza prozesuan orain arte egin denaren eta egin nahi denaren berri emateko aurkezpena eginen dute, Arbizuko udaletxean. Onodren, aatea egonen da.
Martxoaren 27an, ostirala, 18:00etatik 19:30era, Bakaikuko eskola zaharrean, Baikaikuko euskararen egoeraren datuak erakutsiko dituzte, Euskal Herriko joera aztertu, bakaikuarrek galdetegi bdiez egindako argazkiari begiratua eman eta denen artean heldu diren urteetako erronkak eta egin daitzekeen ekintzak prestatuko dituzte. Bakaikuko Udalak, UEMAk eta Sakanako Mankomunitateak saio irekian parte hartzera deitu dute.
Martxoaren 27an, ostirala, 18:00etan, La Navarra papelera del siglo XIX. Un caso singular: la historia de las fábricas San Miguel y Pastaola a orillas del río Larraun (1870-1896) liburuaren aurkezpena izanen da, Iortia kultur gunean, Victor Placencia Mendia eta Marino Ayala Campinun egileen eskutik
Bea Salaberri idazleak 'Mesfida zaitez' eleberriaren solasaldia eginen du, martxoaren 27an, ostirala, Etxarri Aranazko liburutegian, Literatura Geraldiak egitasmoaren barruan
Martxoan Irurtzungo pintura taldeko artisten Urrezko garaia deitutako erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar eta Tahona tabernetan, Irurtzungo Emakume Taldearen Emakumeari Buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan.
Martxoaren 26tik apirilaren bukaerara arte Mikel Montesinos argazkilari altsasuarraren argazki erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan. Argazkilariaren Beste begirada eta Esentzi onirikoa erakusketen argazkiak ikusi ahalko dira erakusketa berri honetan.
Martxoaren 31ra arte, Iortia kultur gunearen aretoen arteko pasilloan, Ijito herriaren 600 urteko historia erakusketa izanen da, Secretariado Gitano Fundazioa erakundeak antolatuta.
Martxoaren 26an, 27an, 31n, apirilaren 1ean eta 14an, Irurtzungo musika eskolaren ikasleen entzunaldiak izanen dira, Irurtzungo kultur etxean. Martxoak 26, osteguna, 17:15ean: piano emanaldia. Martxoak 26, osteguna, 19:00etan: trikitixa emanaldia. Martxoak 27, ostirala, 18:00etan: flauta, bateria eta gitarra elektronikoa. Martxoak 31, asteartea, 17:00etan: gitarra klasikoa. Martxoak 31, asteartea, 18:30ean: akordeoia eta txistua. Apirilak 1, asteazkena, 18:30ean: klarinete eta saxofoia. Apirilak 14, asteartea, 20:00etan: gaita.
Martxoaren 27an, ostirala, 17:30etik 20:30era, Sexgunea sexologia zerbitzua izanen da, Intxostiapunta gazte gunean. Larunbatea, 29an, 18:00etatik aurrera, Gazte zinema izanen da.
Martxoaren 19an, osteguna, Atharratzera, Korrika hasierara, joateko autobusa antolatu dute Lakuntzan; liburutegian eman daiteke izena. Martxoaren 20an, ostirala, 18:00etan, Korrika txikia antolatu du herriko Korrika batzordeak, eta 21etan, larunbata, 19:00etan, kultur etxean, Laburbira euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituaren emanaldia izanen da. Martxoaren 23an, 15:49ean, pasako da Korrika Lakuntzatik, eta hurrengo egunean, 24an, Mintzapraktika antolatu dute jubilatuen elkartean. Korrika kulturalarekin amitzeko martxoaren 27an, ostirala, 17:00etan, liburutegian, Bi eta bat soinudun ipuinak, Bapateanzirko taldearen ipuinak eta soinuak nahasten dituen ipuin kontaketa izanen da.
Martxoaren 27an eta 28an, ostirala eta larunbata, Sukaldaritza tailerra antolatu du Olaztiko Gaztel Asanbladak, Maisuenea gaztetxean; parte hartzaileek kroketak, babarrunak eta torradak egiten ikasiko dute, 20 eurotan.