Israelek blokeo pean duen Gazako zerrendara giza laguntza eramatea helburua dute Global Sumud Flotillak eta Freedom Flotillak. Maiatzaren 18an elkarretaratzea deitu dute Altsasuko Udaletxearen aurrean.
Olaztiko Kamioien Lagunak elkarteak antolatutako Kamioien egunerako antolatutako kamioien eta garraiolarien argazki zaharren erakusketa ikusgai izanen da maiatzaren 31ra arte, Clinkerren. Ondoren, jubilatuen elkartera eramanen dute.
Maiatzaren 22ra arte, Ziordiko liburutegian, Eskubide urratuen oihartzuna erakusketa ikusgai dago, Ongi etorri migratu eta errefuxiatu zikloaren barruan. Yolanda Beltza da erakusketaren egilea, eta maiatzaren 6an, asteazkena, 19:30ean, mustutze ekitaldia eginen dute.
Maiatzaren 14an, 17an eta 18an, osteguna, igandea eta astelehena, El diablo viste de Prada 2 filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Miranda Priestlyk, modaren legenda eta Runwayren zuzendariak, mehatxu berri bati egin behar dio aurre: Emily Charlton, bere laguntzaile ohia, orain enpresa lehiakide bateko exekutibo ahaltsu bihurtua. Komunikabide inprimatuek mundu digitalaren aurrean lekua galtzen duten panorama honetan, bi emakumeek borroka bizia izango dute publizitateko diru sarrerengatik. Emanaldiak: Maiatzak 14, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik: 4,5 euro; egunean, 5 euro). Maiatzak 17, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro). Maiatzak 18, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (aurreti: 4,5 euro; egunean, 5 euro).