Maiatzaren 31n, igandea, Sakanako Mankomunitateak Bizi Festa antolatu du, Ziordian. 09:30-11:30 Bizikleta ibilbide erraza. Adin eta maila guztiendako egokia. 10 km eta 60 metroko desnibela. 11:30 Oparien zozketa. 11:45 Sakanako Bizikleta Ibilbidearen mustutze ekitaldia. 12:00 Auzatea. 12:30 Herri jolasak eta bizikleta konpontzeko tailerra.
Maiatzaren 31n, igandea, 10:00etan, Zundaketak Stop taldeak antolatutako mendi martxa izanen da, Altsasun. Eguerdian elkarretaratzea deitu dute.
Olaztiko Kamioien Lagunak elkarteak antolatutako Kamioien egunerako antolatutako kamioien eta garraiolarien argazki zaharren erakusketa ikusgai izanen da maiatzaren 31ra arte, Clinkerren. Ondoren, jubilatuen elkartera eramanen dute.
Ekainaren 11ra arte Rafa Etxarri argazkilariaren Kolorea erakusketa ikus daiteke Pikuxar tabernan.
Maiatzaren 29tik 31ra, ostiraletik igandera, ospatuko dituzte festak irurtzundarrek.
Maiatzaren 31n, igandea, jokatuko da Lakuntza eta Aralar batzen dituen lasterketa. Aurretik, maiatzaren 30ean, Ali Saidh saharar musikariaren kontzertua izanen da.
Maiatzaren 29tik 31ra, ostiraletik igandera, Pobo a feiraren hamargarren edizioa izanen da, Uharte Arakilgo plazan, Lugoko Pulpeiro Barallaren eskutik: txurraskoa, olagarroa, itxaskiak, kriollo, Ribeiro, Albariño eta abar. Ostiralean 20:00etatik aurrera izanen da, eta larunbat eta igandean 12:00etatik aurrera, egun osoan zehar.