Ekainaren 13an, larunbata, Baiza Parapente Taldeak 2026ko Sakana Parapente Eguna antolatu du, Iturmendiko Baizako lurreratze ofizialean. 09:00 Izen ematea (aurrez, 25 euro; egunean, 28 euro).Oharra: biplazak egiteko eta materiala probatzeko aukera egongo da. 10:30 Lehen igoera. 13:00 Hamaiketakoa. 20:00 Afari merienda. 21:00 Kontzertua.
Ekainaren 13an, larunbata, 10:00etan, afizionatuen XIV. Iturmendi Saria jokatuko da (139,04 km). Lasterketa Urbasa Txirrindularitza klubak antolatu du, eta, aldi berean, Nafarroako elite eta 23 urtez azpiko Lineako Txapelketa izango da. Altamira bederatzitan igo beharko dute, eta bertatik Nafarroako txapelduna aterako da.
Ekainaren 13an, larunbata, Lakuntzako Herri Eskolako festa ospatuko dute: 11:00 Herri kirolak: ikasle, irakasle eta familien artekoa, eta tailerrak: henna, trentzak, aurpegi eta azkazal margoketa, paper tailerra eta kamixeta tintaketa (kamixeta etxetik eraman). 13:15 Zarata Txarangarekin kalejira. 14:30 Bazkaria, plazan. Ondoren, postre dastaketa. 17:00 Lagunarteko ginkana. 18:00 Oihan Vegarekin dantzaldia, plazan. 20:00 Zezensuzkoa plazan.
Ekainaren 13an, larunbata, Zelandi Guraso Elkarteko festa ospatuko dute, Zelandiko patioan. 11:00 – 13:00 Tailerrak eta herri kirolak, eta Txorongo Txaranga. 11:00 – 14:00 Puzgarriak eta bisera, kamiseta eta tote poltsen salmetan. 13:00 Zelanditxo. 13:30 Sarien zozketa. 14:00 Haurren bazkaria. 14:30 Helduen bazkaria. 16:30 Kiki, Koko eta Moko pailazoak. 18:00 – 20:00 DJ Xaibor. 20:00 Festa amaiera.
Ekainaren 13an, larunbata, Altsasuko Udalean ardura izan eta 1936ko estatu kolpearen ondoren eraildako hiru gizonezko oroitzeko jarriko dira, udaletxearen ondoan.
Ekainaren 13an, larunbata, Olaztiko herri eskolaren ikasturte bukaerako festa izanen da: 14:00 Bazkaria, eskolako frontoan edo kiroldegian (eguraldiaren arabera). Ondoren, bingoa. 17:00 – 20:00 Puzgarriak.
Ekainaren 13an, larunbata, Ziordiko Running Taldeak antolatutako proba izanen da; haurren eta helduen lasterketak izanen dira.
Ekainaren 12an, ostirala, kaleratuko du Ane Martija etxeberriarrak bere lehenengo diskoa: Hasi berriz, eta ekainaren 13an, larunbata, 19:30ean, diskoaren aurkezpen kontzertua emanen du, Irurtzungo Gernika parkean. Diska hamaika abestiz osatuta dago, eta abesti bakoitza hamaika oroitzapenez osatuta dagoena esan du musikariak.
Ekainaren 13an, larunbata, San Kiriko eguna ospatuko dute etxarriarrek, eta 16an, asteartea, San Adrian.