Ekainaren 26an, ostirala, Euskal punk oi festa antolatu dute, Altsasuko gaztetxean: Arene 6 eta Attürri taldeen kontzertuak izanen dira, eta, ondoren, Neurona ta erdi kolektiboaren pintxada. Sarrerak aurretik 5 eurotan eros daitezke, Lezea tabernan. Kontzertuak 20:30ean hasiko dira, baina aurretik pintxo potea izanen da.
Ekainaren 26tik 29ra ospatuko dituzte festak unanuarrek.
Ekainaren 26tik 29ra ospatuko dituzte arbazuarrek San Pedro festak.
Ekainaren 26tik 28ra Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako Gazteen Dantza Topaketaren 2026ko edizioa izanen da, Lakuntzan.
Ekainaren 23an hasi eta 28ra arte ospatuko dituzte festak Arbizun.
Ekainaren 26an eta 28an, ostirala eta igandea, 19:00etan eta 19:30ean, Haize Txikiak Bandaren kontzertuak izanen dira, Irurtzungo Gernika plazan eta Etxarri Aranazko plazan, hurrenez hurren. Haize Txikiak Bandaren kontzertuak izanen dira. Haize Txikiak banda Sakanako Haize Berriak bandaren harrobia da; musika eskolen eta bandaren arteko zubia da. 2022 urtean sortu zuten, eta hasieratik funtzionamendua berdina izan da: urtean bi topaketa egiten dituzte, udako oporren hasieran eta Eguberrietako oporretan, eta topaketa hauetan kontzertua prestatzen dute.