Uztailaren 4an, llarunbata, 20:00etan, Samba badago taldearen kontzertua izanen da, Pikuxar plazan, euskal txokoak antolatu duen Udako ekitaldiak egitarauaren barruan. Argazkiak: KULTURKLIK
Uztailaren 4tik 5era, 12:00etatik 12:00etara, 24 igoera Bargagaingo gurutzera 24 ordutan ekiimena antolatu du Dantzaleku Sakana taldeak ADANO elkartearekin elkartasunean.
Uztailaren 4tik 8ra, larunbatetik asteazkenera, San Pedro festak ospatuko dituzte urdindarrek. Igandean ermitara erromeria eginen dute.
Uztailaren 3an eta 4an, ostirala eta larunbata, Sakanako Kontseilu Sozialistak Eten ez den haria, Gerra Zibila Goierri eta Sakanan oroimena borroka eraiki jardunaldiak antolatu ditu; hitzaldiak, musika emanaldia eta mendi martxa izanen dira.
Uztailaren 3etik 5era, ostiraletik igandera, ospatuko dituzte festak Lizarragabengoan.