Urriaren 10ean, larunbata, Katxarro Eguna izanen da, Bakaikun. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute.
Urriaren 10ean, larunbata, 12:00etan, Huellas Altsasu elkarteko boluntarioek deitutako elkarretaratzea izanen da, Foru plazan, azken astetan Altsasuko zenbait txokotan izan diren txakurren kontrako pozoiketak salatzeko. Aski da, txakurren pozoiketarik ez Altsasun leloa izanen du mobilizazioak.
Amico konpainiak 'Inmatriculaciones. Oh my God!' antzezlana sortu du Nafarroako Ondarearen Defentsarako plataformaren lana ikustarazteko eta elizak egindako inmatrikulazioen berri emateko eta salatzeko. Urriaren 10ean, larunbata, Altsasuko Iortia kultur gunean izanen dira.
Urriaren 11n, igandea, hamaiseigarren Txitor eguna ospatuko dute, Arbizun. Estreinakoz ospakizunaren bueltan asteburu osoko egitaraua prestatu du Arbizuko Gazte Asanbladak.