Urriaren 11n, igandea, Irurtzungo kultur etxean, Berlin, Brecht, Kabaret ikuskizuna izanen da, eta egun berean, Etxarri Aranazko kultur etxean, Nuur familiarteko zirku ikuskizuna izanen da.
Urriaren 11n, igandea, hamaiseigarren Txitor eguna ospatuko dute, Arbizun. Estreinakoz ospakizunaren bueltan asteburu osoko egitaraua prestatu du Arbizuko Gazte Asanbladak.
Los Javis zinemagileen filmaren hainbat emanaldi izanen dira Iortia kultur gunean: urriaren 1ean, 4an bi saio, 6an, 8an, 11n, 12an, 15ean, 18an eta 19an.
Urriaren 8an, 11n eta 12an, osteguna, igandea eta astelehena, En el corazón de la bestia filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean; Brad Pitt aktorea da protagonista eta filman AEBtako Armadako Indar Berezietako soldadu ohi bat eta haren borroka txakur erretiratua zibilizaziora itzultzen saiatu dira. Emanaldiak: Urriak 8, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian. Urriak 11, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian. Urriak 12, astelehena, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian.