Urriaren 18an, igandea, 12:00etan eta 14:00etan eta 16:00etatik 18:00etan, Lakuntzako plazan, Urrezko aztarnak kaleko katuen zaintzarako erakundeko boluntarioek Kaleko katuendako elikadura bilketa antolatu dute: katuendako pentsua, janari hezea eta katu txikiendako janaria.
Urriaren 15ean Mikel Montesinos altsasuarrak 'Esentzia Onirikoa' argazki erakusketaren aurkezpena egin zuen, Ziordiko Auzoan. Argazki kamerarekin espzio luzearekin egindako argazkiek osatzen dute erakusketa. Azaroaren 15era egonen da ikusgai.
Los Javis zinemagileen filmaren hainbat emanaldi izanen dira Iortia kultur gunean: urriaren 1ean, 4an bi saio, 6an, 8an, 11n, 12an, 15ean, 18an eta 19an.
Urriaren 16tik 18ra ospatuko dituzte feriak, Altsasun. Aurtengo nobedadeen artean ostiralean eginen den gazta dastaketa eta igandeko azokan ardi txapelketaren berreskurapena eta herriko abeltzainen erakusketa izanen dira.
Urriaren 15ean, 18an eta 19an, osteguna, igandea eta astelehena, El ser querido Rodrigo Sorogoyen zinemagileak zuzendutako eta Javier Bardem eta Victoria Luengo aktoreak protagonizatutako filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Zinema zuzendari ospetsu batek eta haren alabak (arrakastarik gabeko aktorea) film bat filmatu dute elkarrekin, urte luzez elkarrengandik urrun egon eta iragan zaila izan eta gero. Bietako inork ez du horretaz hitz egin nahi izan. Emanaldiak: Urriak 15, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian. Urriak 18, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian. Urriak 19, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.
Urriaren 16tik azaroaren 15era izanen da aurtengo Arte Azokaren erakusketa. Urriaren 16an, ostirala, mustuko dute, eta igandean kalera aterako dira. Gainera, hamasgarren edizioa dela ospatzeko zenbait ekimen antolatu dituzte ere: 'Bideoarte' emanaldia eta IA artean.