Urriaren 24an, larunbata, izanen da ipar martxan trebatzeko ikastaroa, Altsasuko Udalak antolatuta. Urriaren 19ra arte eman daiteke izena.
Urriaren 24an, larunbatean, Binakako Erremonte Profesionaleko Txapelketako bigarren finalerdiak egongo dira jokoan, Euskalerriari pilotalekuan. Altsasuko ferietako finalerdietatik lehen finalistak atera ziren.
Urriaren 24an, larunbata, 20:00etan "puntu-puntuan", Raimundo el Canastero taldearen kontzertua izanen da, Etxarri Aranazko gaztexean. Runba eta flamenkoan oinarritzen da taldearen musika, fusioa eginez, eta duela bi aste inguru Barrio La Merced diskoa kaleratu zuen. GZTX TOUR birarekin helduko da "Sakanako erdigunera", taldeak sareetan esan duen bezala. Sarrerak gaztetxean berta izanen dira salgai, eta I. Anik ere parte hartuko du emanaldian. Argazkia: ARTXIBOA
Urriaren 15ean Mikel Montesinos altsasuarrak 'Esentzia Onirikoa' argazki erakusketaren aurkezpena egin zuen, Ziordiko Auzoan. Argazki kamerarekin espzio luzearekin egindako argazkiek osatzen dute erakusketa. Azaroaren 15era egonen da ikusgai.
Urriaren 16tik azaroaren 15era izanen da aurtengo Arte Azokaren erakusketa. Urriaren 16an, ostirala, mustuko dute, eta igandean kalera aterako dira. Gainera, hamasgarren edizioa dela ospatzeko zenbait ekimen antolatu dituzte ere: 'Bideoarte' emanaldia eta IA artean.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||