Azaroaren 8an, igandea, 17:00etan, Nuur familiarteko zirku ikuskizunaren emanaldia izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean, Sendaberri Paisaia artistiko berriak programaren barruan. Zirku garaikideko emanaldia sortu du La banda teatro circo konpainiak; akrobazia, musika eta umorea uztartzen ditu. Sarrerak 4 eurotan eros daitezke kultur guneko webgunean edo txarteldegian.
Urriaren 15ean Mikel Montesinos altsasuarrak 'Esentzia Onirikoa' argazki erakusketaren aurkezpena egin zuen, Ziordiko Auzoan. Argazki kamerarekin espzio luzearekin egindako argazkiek osatzen dute erakusketa. Azaroaren 15era egonen da ikusgai.
Azaroaren 6tik 8ra udazkeneko festak ospatuko dituzte irurtzundarrek: San Martin festak.
Azaroaren 5ean, 8an eta 9an, osteguna, igandea eta astelehena, Leones en invierno filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Emanaldiak: Azaroak 5, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian. Azaroak 8, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian. Azaroak 9, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.
Azaroaren 5ean eta 8an, osteguna eta igandea, 19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren, Palestine 36 filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunearen areto txikian.
Urriaren 16tik azaroaren 15era izanen da aurtengo Arte Azokaren erakusketa. Urriaren 16an, ostirala, mustuko dute, eta igandean kalera aterako dira. Gainera, hamasgarren edizioa dela ospatzeko zenbait ekimen antolatu dituzte ere: 'Bideoarte' emanaldia eta IA artean.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||