Enrike Zelaiari musika omenaldia

Guaixe 2015ko mai. 25a, 21:10

Haize Berriak bandak maiatzaren 2an Zatoz, Agur! kontzertua antolatu zuen. Enrike Zelaia akordiolaria omentzeko haren Zuberoa obraren orkestrazioa mustu zuen, Oscar Senének banda eta akordeoirako moldatuta. Bandarekin eta Zelaiarekin batera hura jotzen Fran Idarreta, Javier Ramos, Iñaki Dieguez, Javier López Jaso eta Joxan Goikoetxea akordeoilariak izan ziren. Bideoan interpretazioa eta haren aurretik Enrike Zelaiak esker onez esandako hitzak ikusi eta entzun daitezke. Joseba Salegi zinema zuzendari altsasuarrak zuzendu zuen grabazioa.