Enrike Zelaiaren omenezko DVDa kalean

Guaixe 2016ko urt. 22a, 16:52

Haize Berriak banda, Fran Idareta, Javier Ramos, Gorka Hermosa, Joxan Goikoetxea, Javier Lopez Jaso eta Iñaki Dieguez akordeoilariak, Garikoitz Mendizabal txistularia, Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Altsasuko musika eskoletako haur abesbatzak eta abesbatzak elkartu ziren maiatzaren 2an. Ernike Zelaiaren omenez Zatoz, agur izenburuko kontzertu omenaldia eskaini zuten, zeinetan omenduak ere parte hartu zuen.

Omenaldia jasotzen duen DVD argitaratu berri du Haize Berriak bandak. Sakanako dendetan 10 eurotan salgai jarriko da. www.bandahaizeberriak.com, bandaren Facebook bidez egin edo bandahaizeberriak@hotmail.com e-postan egin daitezke eskaerak. Bertan emanaldia ikusi eta entzuteko aukera dago. Argitalpena sei piezek osatzen dute. Joseba Salegik zuzendutako Zatoz, agur film laburra, zeinetan Sakanako gazteen egungo diasporaren irudikapena egiten den. Eta horrekin batera kontzertuko bost pasarte: Variaciones Agur Jaunak, Irribarrea, Sustraia, Lingua Navarrorum eta Enrike Zelaiaren Xuberoa, Rapsodia Vasca obraren moldaketa.

Erlazionatuak

Bere herrian profeta

Guaixe 2015 mai 05 Altsasu