Ikasleak emakumeen kontrako indarkeriaren aurka

Guaixe 2016ko aza. 25a, 14:54

Ikasleek emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako mezua zabaldu dute. ArgazkiakK Emakumearen Bilgunea.

Urteak dira Altsasuko Udaleko Emakumearen Bilgunea ikasleekin lanketa egiten ari dela. Haien artean berdintasunaren eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako ideiak ereiten ari da horrela.  Altsasu Institutuko, Sakana Lanbide Heziketa institutuko, Sagrado Corazon ikastetxeko eta Iñigo Aritza ikastolako ikasgeletan landutakoa, urtean behin, komunean jartzen dute. Gaurko egunez, azaroaren 25ean, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunean.

Lau ikastetxeetako ikasleak Iortia kultur gunean elkartu dira gaur, 180 bat. Emakundek eta Eudelek bulkatutako Beldur barik kanpainako lau bideo ikusi dituzte. Ikastetxe bakoitzeko neska-mutil bikote banak aurkeztu dituzte bideoak, baina emanaldi ondorengo azalpena egin. Saioaren ondoren, kultur gune pareko zabalgunean, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako ikurra den eskua irudikatu dute.

Gaur, 20:00etan, Irurtzungo plazan eta Altsasuko udaletxe parean kontzentrazioak eginen dira emakumeen kontrako indarkeria salatzeko.