Isilik egon beharra
omen genuen ta, hara!
emakumeak ere bai
atera gara plazara.
Ama, amona, ahizpa
izeba eta alaba,
guztiak indartsu gatoz
gizarteko erronkara.
Bakoitza beretik eta
bakoitza bere erara,
baina batera egingo
ez al dugu bidea ba?
Oraina denez iragan
ta geroaren islada,
zirelako gara eta
garelako izango gara.