Elurteagatik A-1 autobian harrapatutako pertsonei emandako laguntzagatik, Nafarroako Gobernuak altsasuarrak eta herriko agintariak zoriondu ditu.
Baina kritikak ere izan ditu foru administrazioaren jardunak. UPNko Javier Esparzak "gobernuaren aurreikuspen falta eta foru Gobernuaren arduradunen kudeaketa tamalgarria" salatu zuen. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Maria Jose Beaumonti azalpenak eskatuko dizkiotela jakinarazi du. Aldi berean, Nafarroako Larrialdi Agentzia desegin izana salatu zuen. Esparzak altsasuarrak eta laguntza eman zuten talde guztien lana eskertu du.
Geroa Baiko Unai Hualdek txalotu egin zuen 1.400 pertsonari ostatu emateko gaitasuna izan zuen Altsasu herria. Ahal Duguko Mikel Buil bozeramaileak elurtearen ondoren altsasuarrek izandako jokabidea goraipatu du.
PSNko Maria Chivitek gobernuaren "kudeaketa oso txarragatik" azalpenak eskatuko ditu, "AEMETek elurragatik alerta gorria zuela jakina" zelako eta errepide nagusietan "kaosa" eragotzi ez zelako.
PPko Ana Beltranek altsasuarren elkartasuna eta lanean aritu ziren erakunde guztien lana nabarmendu du. Nafarroako Larrialdi Agentzia "desagerraraztea akatsa" izan zela gaineratu du.