Ospa! Egunean memoriari keinu

Guaixe 2019ko abu. 30a, 10:05

Ospa! Egunaren aurkezpena. Argazkia: @AltsasukoGA

Biharko egunaren atariko, “gerra zikinak Sakanan eraildako militanteen senideak” bilduko dituen mahai-ingurua antolatu dute gaur, 19:00etan, Iortia kultur gunean

Altsasuko errepresioaren kontrako mugimenduak, Ospak, zazpigarren urtez Ospa eguna antolatu du,  Milaka arrazoi maletan leloarekin. Errepresio indarrak herritik alde egiteko eskaera zabaltzeko eta errepresioaren aurrean kolektiboaren indarra aldarrikatzeko egitaraua prestatuko du mugimenduak. Ospa mugimendua 2012an antolatu zuen estreinakoz eguna. 2017ko etenaren ondoren joan den urtean berriro antolatzen hasi zen. Aurtengoan historia-memoriari ekarpena egitea da Ospa mugimenduaren asmoa.

Egitaraua
Agorrilak 30, ostirala
19:00etan Gerra zikinaren memoria Sakanan. Mikel Arregi Marinen (Lakuntza), Josu Zabala Salegiren (Etxarri Aranatz) eta Anjel Gurmindo Lizarragaren, Steinen, (Olatzagutia) senideak izanen dira hizlari.

Agorrilak 31, larunbata
12:00etan Alde Hemendik herri krosa. 6,5 km korrika, oinez, patinetan, bizikletan… Ekarri zure aldarrikapen kamixeta. Izen ematea 11:00etan, Foru plazan. Izen ematea eta kamixeta 10 euro izanen dira.
14:30ean Herri Bazkaria.
19:00etan Kalejira, udaletxetik abiatuta. Errepresioaren historia-ibilbidea: Milaka arrazoi maletan.
22:30ean Kontzertuak plazan: Ingo al deu?, Katez eta Igitaia.