Adinduek ariketak egiteko gailu gehiago

Guaixe 2019ko aza. 9a, 11:07
Auzobideko plazan jarritako ariketak egiteko gailuak.

Auzobide kaleko plazatxoan jarri ditu udalak.

Txirinbulo udal haur eskolak 2017ko irailaren 4an zabaldu zituen ateak. Urtea despeditzerako bere hegoaldean, Auzobide kalearen ondoan, zegoen espazioa plaza bihurtu zuen udalak. Adineko pertsona askok estimatzen duten txokoa bihurtu da plaza. Eta horren jakitun, Altsasuko Udalak adineko pertsonek ariketak egiteko gailuak jarri ditu. Zehazki eserita hankekin ariketak egiteko bi eta zutik besoak eta soina lantzeko beste bi gailu jarri ditu. Horien kostua 3.550,38 eurokoa izan da (BEZ barne). Udalak inbertsioa egiterakoan Caixabanken laguntza izan du. Halako gailuak dituen Altsasuko bigarren gunea da Auzobidekoa, Idertzagain eta Erkuden kaleen arteko bidegurutzean dagoen berdegunean adinduek ariketak egiteko lau tresna baitaude 2015etik.