Altsasuko Kroseko proba herrikoian lehendabiziko emakumea izan zen Haizea Ramirez de Alda altsasuarra. Garaipena ez zuela espero eta ia urte oso bat lehiatu izan gabe lasterketa batean aritzea oso pozgarria izan zela aipatu du korrikalari altsasuarrak, Dantzalekuk proba antolatzeko egindako ahalegina nabarmenduz.