Hizketan

"Saltokin maila honetan aritzeak entrenatzeko konpromisoa eskatzen du"

Maider Betelu Ganboa 2021eko ekainaren 3a

Hegoi Lakuntza Zelaia triatleta altsasuarrak bi urte daramatza Saltoki Trikideak taldean. Maiatzaren 22an Aritzalekuko Triatloiko jubenilen mailako lasterketa irabazi zuen. 

Ekainean Europako Txapelketetarako sailkagarria den Portugaleteko triatloian eta Pontevedran jokatuko diren Espainiako Triatloi Txapelkeltan aritzeko burubelarri entrenatzen ari da.