Altsasuko Udalak bihar mustuko du Marino Ayerra etxegabeen aterpea. 1936ko estatu kolpe garaian herrian zegoen apaizaren izena hartu du aterpeak. Biharko mustutze ekitaldian ezin izanen du haren alaba Teresa Aierra Ballesteros egon, joan den urteko azaroan hil zen. Baina haren alargun Enrique Gonzalez bertan izanen da, baita haien semea eta haren bikotekidea.