Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak atzera bota zuen Sunsundegui enpresa batzordeko kideen agerraldia. Altsasuko lantegiko langileek bizi duten egoeraren berri eman nahi zieten parlamentariei. Agerraldi proposamena Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu zuten. Baina eskaera ez zen onartu UPNk eta PSNk kontra bozkatu zutelako. Antza, biek kontrako botoa eman zuten UGT bisitaren kontra baitzegoen.