Estalpea udaberrirako

Guaixe 2022ko abe. 20a, 10:00

Estalpea eraikiko den zabalgunea. ARTXIBOA

473.195,1 eurotan (BEZ kanpo) eman ditu lanak udalak. 

Altsasuko Udalak Burunda frontoiaren eta Iortia kultur gunearen arteko zabalgunean estalpea eraiki nahi du. Lanak emateko deialdia hutsik gelditu zen eta zenbait moldaketa egin ondoren bigarren deialdira bi enpresa aurkeztu ziren. Kontratazio mahaiak bi proposamenak aztertu ondoren erabaki zuen Construcciones Lacunza SM enpresari lanak ematea. Eraikuntza enpresak urtea despeditu aurretik hasiko ditu lanak eta haiek despeditzeko hiru hilabete eta erdi izanen ditu. Lanen aurrekontuari aurre egiteko udalak Nafarroako Gobernuaren 300.000 euroko dirulaguntza du.