Azoka toki bakar batean

Guaixe 2023ko uzt. 18a, 08:29

Altsasuko azokako salmenta postuak estalpean.

Estalpean eta Baratzekobide plazan egon dira 44 salmenta postuak, elikadura 17 eta arropa, oinetako, osagarri eta etxerako tresnen 27

Asteazkena azoka eguna da Altsasun. Hainbat altsasuarrek eta aldameneko herritarrek bertan egiten dituzte beraien erosketak. Gaur azokara joan direnak salmenta postu guztiak estalpearen azpian eta Baratzekobide plazan opatu ditu. Metro gutxitan denetariko erosketak egiteko aukera dago horrela. COVID-19 gaitza zela eta, Altsasuko Udalak azoka bitan banatzea erabaki zuen eta 2020ko garagarrilaren 3tik Zumalakarregi plazan arropak, oinetakoak eta etxerako tresneria zeuden salgai eta Baratzekobide plazan, berriz, jatekoak. 

Altsasun, 1991tik, azoka urtero tokiz aldatzen zen, Zumalakarregi plazatik Alde Zaharrera eta alderantziz. Azoka Zumalakarregi plazan egon zen azkeneko urtea 2008a izan zen. Urte hartako ferietako domekan arropen postuak Baratzeko Bide plazan eta Iortiako zabalgunean jarri zuten, proba moduan. Emaitza onak ikusita udalak 2008ko abenduaren 25ean egindako ezohiko bilkuran azoka Alde Zaharrera eraman beharrean hara aldatzea erabaki zuen. Urte erdiko probaldia egin nahi zuen. 2009ko ilbeltzaren 21ean mustu zuen azokak kokapen berria, hilaren 12an berreskuratu zuena.