Duela 24 urte Nazio Batuen Batzarrak azaroaren 25 Emakumeen aurkako edozein indarkeria mota desagerrarazteko nazioarteko eguna izendatu zuen. Aurtene ere Nafarroako Toki Entitateetako Berdintasun zerbitzuek Ikusi duzu? Geldi ezazu? adierazpen instituzionalarekin bat egin dute, tartean Altsasuko Udaleko eta Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuek.
Aurtengo mezua emakumeen aurkako indarkeria "betikotzen" duten jokamoldetan jarri dute fokua: "Egunero ikusi eta entzuten ditugun 'orain ligatzeko kontratu bet sinatu behar da', 'muxu bat besterik ez zen izan, ez da hainbesterako' eta abar. Indarkeriaren konplizeak diren diskurtso negazionisten adibide batzuk besterik ez dira, eta berdintasun erreal eta eraginkorra erdiesteko lanean jarraitzeko galdegiten digute, gizonek zeregin horretan duten inplikazioari bereziki eta zuzenean dei eginez". Konpromisoa "akitboa" hartzea eskatzen dute.
Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak adierazpen instituzionalarekin bat egin eta "konplizitatearekin" amaitzen hasteko egitaraua prestatu du azaroan. Besteak beste, Emakumeak eta indarkeria eta Indarkeria matxista sare sozialetan hitzaldiak, Ama-das dokumentalaren emanaldia eta Behi-jasa antzezlanaren emanaldia izanen dira Altsasun. Bestetik, Sakanako Mankomunitateak eta zenbait herrik egitaraua prestatu dute ere azaroan eta abenduan.
A25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna
'Ikusten duzu? Geldi ezazu!' Altsasuko Berdintasun zerbitzuko egitaraua
Azaroak 8, 13 eta 20
Antzerki foruma: Gazteen artean genero indarkeria.
Ikastetxe guztietako ikasleak.
Azaroak 7 asteartea
18:00, Iortia kultur gunean
Hitzaldia: Emakumeak eta indarkera, Sortzen Aholkularitzaren eskutik.
Doan.
Azaroak 10 ostirala
18:00, Iortia kultur gunean
Hitzaldia: Indarkeria matxista sare sozialetan, Berhezi Aholkularitzaren eskutik, Altsasuko Gazteria zerbitzuarekin batera (gaztelaniaz).
Doan.
Azaroak 20 astelehena
19:00, Iortia kultur gunean
Dokumentala: Ama-das, Filmoteka Nafarroan programaren barruan. Emma Larreta lakuntzarra protagonistetako bat da.
Sarrerak: euro bat, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.
Azaroak 24 ostirala
19:30, Iortia kultur gunean
Antzerkia: Behi-jasa, emakumeen aurkako indarkeria lantzen duen lana.
Azaroak 25 larunbata
19:00, Foru plazatik
Sakanako Mugimendu Feministaren manifestazioa.