'Ikusi duzu? Geldi ezazu' adierazpenarekin bat egin du Sakanako Mankomunitateak

Guaixe 2023ko aza. 13a, 09:40

Azaroaren 25eko adierazpenarekin eta kanpainiarekin bat egin duten Nafarroako 144 toki entitateen ordezkariak. SAKANA MANK

Azaroaren 25aren harira, eta Sakanako Mank-eko Berdintasun zerbitzuak egitaraua prestatu du: azaroak 17 eta abenduak 16, 'Binomio' antzerki foroa, Etxarrin eta Olaztin; 18an, 'La Saga', Olaztin; azaroak 20 eta abenduak 15, pornoaren inguruko hitzaldia, Arbizun eta Irurtzunen; abenduak 14, eraso matxisten inguruko hitzaldia, Lakuntzan.

Duela 24 urte Nazio Batuen Batzarrak azaroaren 25 Emakumeen aurkako edozein indarkeria mota desagerrarazteko nazioarteko eguna izendatu zuen. Aurtene ere Nafarroako Toki Entitateetako Berdintasun zerbitzuek Ikusi duzu? Geldi ezazu? adierazpen instituzionalarekin bat egin dute, tartean Sakanako Mankomunitatetko eta Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuek.

Aurtengo mezua emakumeen aurkako indarkeria "betikotzen" duten jokamoldetan jarri dute fokua: "Egunero ikusi eta entzuten ditugun 'orain ligatzeko kontratu bet sinatu behar da', 'muxu bat besterik ez zen izan, ez da hainbesterako' eta abar. Indarkeriaren konplizeak diren diskurtso negazionisten adibide batzuk besterik ez dira, eta berdintasun erreal eta eraginkorra erdiesteko lanean jarraitzeko galdegiten digute, gizonek zeregin horretan duten inplikazioari bereziki eta zuzenean dei eginez". Konpromisoa "akitboa" hartzea eskatzen dute.

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak instituzio adierazpenarekin bat egin, eta Sakanako zenbait udalekin batera egitaraua prestatu du; besteak beste, Binomio gazteendako antzerki foroa, La Saga antzezlana, gazteak eta pornografiaren inguruko hitzaldia eta eraso matxisten tratamendu judizialaren inguruko hitzaldia izanen dira. Berdintasun zerbitzuak ere azaroaren 25ean Sakanako zenbait herritan eginen diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu du.

Sakanako Mankomunitatearen Berdintasun zerbitzuaren A25aren harira antoatutako 'Ikusten duzu? Geldi ezazu' egitaraua

Azaroak 17 ostirala

19:00, Andra Mari ikastolako soinketa gela

Sexu indarkeriaren prebentziorako antzerki foroa: Binomio. Desio eta indarkeriari buelta bat. Pornoa. Euskaraz.
Aurretik izena eman behar da: berdintasuna@sakana-mank.eus (taldeka eman daiteke izena)

"Nagore aztoratuta dabil azken boladan. Sentsazio fisiko berriak dira, ezezagunak .. Hau izango ote da desioa? Erakarpenak eta bere burua deskubritzeko gogoak bultzatuta, bere lehenengo harreman afektibo sexualetan murgilduko da." Neska gazte baten istorioa da kontatzen dena, piezaren protagonista bera izanik, Nagorek jasan ditzakeen sexu indarkeriekin konfrontatzera eramango gaitu. Identifikatzeko gai al gara hauetako bakoitza? Gure gizarteko edozein neskaren istorioa izan daitekeen honetan, Nagoren bizi duena "zer" den eta "nola" bizi duen aztertzea izango da helburua. Hainbat gazteren kontakizuna jaso eta beraiekin elkartzetik sortutako pieza da antzezlana, gazteengandik gazteentzat eratutakoa hain zuzen".

Azaroak 18 larunbata

19:00, Olaztiko kultur etxean

Antzerkia: La Saga
Olaztiko Udalak antolatuta.

"Sagastitarrenean –goi burgesiako familian- alabarekin ez da giro. Ane, giza ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du".

Azaroak 20 astelehena

17:30 - 19:30, Arbizuko udaletxean

Hitzaldia: Haurrak eta gazteak, pornografiaren aurrean nola esku hartu, Emaize sexologia zentroko Ana Ortiz Ballesteros. Euskaraz.
Haur eta gazteen bidelagunei zuzendutako hitzaldia (irakasleak, gurasoak, hezitzaileak...).

"Gaur egungo aro digitalean pornografia inoiz baino eskuragarriagoa bihurtu da. Pornografiaren hedapenak eta kontsumo goiztiarrak zalantzak sortzen dituzte erotikaren eta gorputzen pertzepzioan, maskulinitateari eta feminitateari buruzko kontsiderazioetan eta helduaroko harreman intimoen garapenean duen eraginean. Horregatik, ezinbestekoa da sexualitatea eta erotika modu integralean landuko dituzten hezkuntza kontrapisuak egotea. Funtsezkoa da subjektu sexuatu errespetuzkoen, osasungarrien, adostuen, atsegingarrien arteko harremanak sustatzea, eta, jakina, giza sexualitatearen alderdi guztiak sakonago ulertzea".

Azaroak 25 larunbata

Sakanako zenbait herritan mobilizazioak

Abenduak 14 osteguna

19:00, Lakuntzako kultur etxean

Hitzaldia: Indarkeria matxista kasuen aurrean zein salaketa eta defentsa aukera ditugu? Hirule abokatuen eskutik. Euskaraz.

"Emakumeen kontrako eraso matxisten tratamendu judizialaren ezaugarri eta datu nagusiak."

Abenduak 15 ostirala

17:30 - 19:30, Irurtzungo kultur etxean

Hitzaldia: Haurrak eta gazteak, pornografiaren aurrean nola esku hartu, Emaize sexologia zentroko Ana Ortiz Ballesteros. Gaztelaniaz.
Haur eta gazteen bidelagunei zuzendutako hitzaldia (irakasleak, gurasoak, hezitzaileak...).

"Gaur egungo aro digitalean pornografia inoiz baino eskuragarriagoa bihurtu da. Pornografiaren hedapenak eta kontsumo goiztiarrak zalantzak sortzen dituzte erotikaren eta gorputzen pertzepzioan, maskulinitateari eta feminitateari buruzko kontsiderazioetan eta helduaroko harreman intimoen garapenean duen eraginean. Horregatik, ezinbestekoa da sexualitatea eta erotika modu integralean landuko dituzten hezkuntza kontrapisuak egotea. Funtsezkoa da subjektu sexuatu errespetuzkoen, osasungarrien, adostuen, atsegingarrien arteko harremanak sustatzea, eta, jakina, giza sexualitatearen alderdi guztiak sakonago ulertzea".

Abenduak 16 larunbata

19:00, Olaztiko gazte txokoan